Galleterak emakumeen lan, emanzipazio eta borrokaren sinbolo gisa. Ondoren “Las Galleteras de Deusto. Mujer y trabajo en el Bilbao Industrial” liburuan oinarrituz Galletera baten pintzelkadaz osaturiko irudia, ematen ahaleginduko gara:

- XX. Mende hasiera:
- Emakumeak nagusi ziren fabrikako lantaldean. 1923an hirurogeitahiru zuren galleterak, lantaldearen gehiengoa.
- Bilboren momentu historiko eta paisaia industrialaren bilakaeraren eredu argia izan ziren.
- Egindako lanak Deustuko Erriberan sekulako arrastoa utzi zuen.
- Erriberako auzo eta historian zeresana izan zuten Galleterek
- Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberan finkatu ziren langileak mende hasieran
- Etxeko lanak egiten jarraitu zutenemakumeek eta fabrikako lanetan bigarren mailako postuak bete zituzten. Gizonek zuten botere ekonomiko nagusia familietan.
- Fabrikako lanpostuetan emakumezkoak nagusi ziren arren, horrek ez zuen suposatu beraien emantzipazio eta independentzia. Lan ez kualifikatu eta ardura gutxiko postuak bete zituzten..
- Langileek soldata oso bajuak zituzten, emakumeek oraindik eta bajuagoak. Enpresarien alde egiten zuen legeak eta mugimentu sindikal urria zegoen artean..
- Greba eta manifestaldi ugaritan parte hartu zuten bizi zuten esplotazio egoera salatzeko
- Eskakizun ugari zituzten, baina garai hartako emakumeen sindikalismoa ahul egoteak ez zien gehiegi lagundu.
- Lanpostu bat lortu eta Artiach fabrikako Galletera izatea garai hartan oso aukera ona zen. Onura ugari zituen, hala nola, soldata eta diru sartze erregularra. Baina soldata lortzeko pasa behar zituzten lanorduak oso luze eta gogorrak ziren. Gainera, Artiacheko galleterei egunetik egunera jaisten zitzaizkien soldatak. Bizirauteko ezinbestekoak ziren janari, arropa zein etxebizitzak ordea, gora egiten zuen soldatekin proportzionala ez zen erritmo batean.
- Bizitzaren garestitzea salatzen zuten fabrikako talde kementsuenek. Familiek bizirauteko ez zuten behar adina irabazten eta horrek oso ondorio larriak izan zituen. Lehen mundu gerra ostean prezioek gora egin zuten; izugarri igonez 1917tik aurrera. 1920 ko udaberrian egoera eutsiezina zen.
- 1966an eginiko ikerketa batean galleteren perfila honeko zen: hautatutako hogeita bat pertsonetatik gizon bakarra azaltzen zen. Estatu osotik heldutako pertsonak zeuden, lanpostuetan kargu bakarra zutelarik, langileak. 26 urteteko bataz besteko lantalde gaztea osatzen zuten, eta bi emakume baino ez zeuden ezkondua, zaharrenak.
- Soldata baxuagoen trukean kontratuetan idatziak ez zeuden lan ezberdin ugari egin zituzten emakumeek, beti ere lan ez espezializatuak.Hortaz, lan mekanizatu, errepikakor eta aspergarriak bete zituzten nagusiki. Enpresariek lan hauek “emakumeen lan” bihurtzeko ahalegin handia egin zuten.
- Garai bakoitzean Artiach fabrikako emakumeek garaiko emakume langilearen perfila berregin du:
- XX.mendearen erdialderarte emakume ezkongabe eta gazteak ziren. Alargun batzuk ere bazeuden eta ezkonduak salbuespen bat ziren. Ezkondu eta lan uzten zuten normalean eta seme alabak nagusitzen zirenean, kasu batzuetan, berriz bueltatzen ziren. Ezkonduak zeuden emakume langileak, etxeko ekonomiari lagundu ahal izateko lan egiten zuten, senarrak gaixo, kanpoan, langabe zein gutxi irabazten zuten kasuetan. Emakuemeen lana eta soldatak familia ugaritsuentzat ezinbestekoak ziren.
- 1982an uholdeak izan baino urtebete lehenago gerra osteko langile kopurua izatera jeitsi zen Artiach fabrika. Gaur egun berreun eta berrogeitahamar langile ditu Orozkon, langileriaren %75-a emakumezkoa delarik