“Galleterak. Oroimen bizia”. Proiektu kultural honek emakumeen lana, emantzipazioa eta borroka sinbolizatzen duen gremio baten memori historikoa berreskuratzen du.
Intrahistoria pertsonalen bidez Bilboko hiriaren eraiketan lagundu zuten emakumeak antzeman eta gogorarazi nahi ditu. Emakume hauek egindako ahalegin, lan eta eskabideak Deustuko Erriberaren garapen industrialaran ikur bilakatu dira. Emakumeak nagusi izan ziren, zirga, bakailautegi, “jute” fabrika, kalamu trentza, bela joste eta bestelako utzigintzako lanpostu laguntzaileetan. Proiektu honek, aintzat hartu nahi du emakume guzti hauek eginiko lana gaileteren kasua eredu izanik.

“Galleterak. Oroimen bizia” -k gizarte industrial batetako galleterak ezagutu eta gaur egungo galleterak nortzuk diren jakiteko ahalegina egingo gu, diskurtsoak gaureguntzeko. Hortaz, egungo lan eskubideak hobetzeko ahaleginetan dauden emakumeei tarte emango zaie, iragana ezagutuz gaur eguna aktibatzea xede duen proiektua baita.

Egitasmo zabal honek atal ugari ditu:

- Webgune honek Zorrotzaurreko Artiach fabrikako galleteren argazkiak bildu eta erakusten ditu. Era berean, gune honetatik gaur egungo lan antolaketa eta arazoen inguruan dauden posibilitateez galdegiten dugu.
- Era berean, ekarpen teoriko eta anekdota pertsonalen bilketa baten bidez gaur egungo emakumearen lan egoera kontestualizatzen saiatuko gara.
- Marta Zabala eta Maite Ibañez-ek idatzitako “ Las Galleteras de Deusto. Mujer y trabajo en el Bilbao Industrial” liburuaren aurkezpen ekitaldia ere eskeiniko da.
- Galletera bezala lan egin zuten eta egun lanean diharduten emakume ezberdinen testigantzen bideoa jaso da.
- Bilboko kultur gune ezberdinetatik ibiliko den argazki, bideo eta liburuz osatutako erakusketa display-a prestatu da.