“Las Galleteras de Deusto. Mujer y trabajo en el Bilbao Industrial” liburua, Marta Zabala eta Maite Ibáñez historialariek idatzi dute Bilboko Udaleko Emakume eta Garapen Sailaren enkarguz.
Ohikoak diren ikerketa bidea, hala nola, artxibategi publiko eta pribatuen kontsulta eta bibliografia eta hemerotekako material bilketa, Artiach Fabrikako langileei eginiko elkarrizketekin osatu dute. Zabala eta Ibañezek azpimarratu dutenaren arabera emakume langile hauek, Deustuko Erriberako industri jardueretan izandako eragina nekez azaltzen da orain arteko testuetan.
Liburu honen helburua, XX. mendeko Bilboren garapen sozial eta ekonomikoan
Artiach fabrikak eta bere lantaldeak, emakumez osaturikoa nagusiki, izan zuen ekarpen eta garrantzia gogoraraztea da.
“Gailleterek beraiekin izandako berriketetan ofizio baten ikasketaz, makinekin izandako harremanez, lanorduez eta lanordu bikoitzez, gizonen presentzia edo ausentziaz espazio ezberdinetan, generoen arteko konpetitibitateaz zein nagusiekin eta lankideekin izandako harremanez hizt egin digute.
Baina lan alorrarekin loturiko datu hauetaz gain, gainjarritako elkarrizketa eta narrazioek, iraganaren deskribapenean haratago joateko aukera eman digute ingurune bat berreraikitzen lagunduz. Famili eta komunitatearen inguruko datuek jadanik historia bilakatu dena erakusten digute: etxeak, aisialdi eta denbora librerako guneak, harreman sozialak, partehartze politikoa, etb. Gure iragana osatzen duten oroitzapen oparoak.” Liburutik hartutako pasartea

