“Galleterak.Oroimen bizia” lantaldeak, Artiach fabrikaren barnealdea eta kanpoaldea, emakume eta gizonen lana eta bestelakoak erakusten dituen ehundik gora argazki bildu ditu.

Artiach fabrikan emakumeek egin zuten lana, inguruetako emakume langile ezberdinen irudiak eta garaiko giroa biltzen duten argazkiak bilatu dira. Banan banan partikularrekin kontaktuan jartzea suposatu duen landa lan bat izan da, argazki artxibategietako material urria kontutan izanik. Argazkiak eskaneatu eta digitalki artxibatu ditugu.

Argazki hauek erabiliz eta Mertxe, Raquel, Mari Carmen, Maribel, Aurea, Zuriñe zein Emakume zaharraren testigantzaz baliatuz, Aranzazu Callejaren musikarekin, Aiora Kintana eta Saioa Olmo artistek Zorrotzaurreko Galleteren lanaren errealitate ezberdinak erakusten dituen bideo lan bat egin dute. Hemen ikus daiteke.